Ez dok ero

First publication date:  2020
Form of creative work:  play
Original title:  Ez dok ero
Original language:  Basque

Ez dok ero Patxo Telleriak idatzitako antzerki-obra da. Tartean teatroa konpainiak 2020an produzitu zuen Patxo Telleria bera eta Mikel Martinez aktoreekin, Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Hasieran eroetxean daude antzezle biak beren "porrot" profesionalaren ondorioz, baina gero antzerki munduko On Kixote (Mikelote) eta Santxo Panza (Pantxo) bihurtuko dira eta Kixoteren antzera euskal kulturako hainbat toki eta egoeratatik igaroko dira, elementu eta ikur horiek kolokan jarriz. 2013ko Lingua Nabajorum obran edo 2017ko Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa obran bezala hizkuntz jolas biziak etengabe azaltzen dira obran. Hala ere, 2020ko antzezlan honetan euskara ez da gai nagusia, jauzi bat egin dute euskal kultura eta euskal antzerkia jorratzeko. Mikelek eta Patxok obra honetan euren buruaz barre egiten dute, ironia handiz eta batere gupidarik gabe. Sarritan antzerki-kritikariek esan dute erabiltzen duten komedia-estilo hori infantila, hutsala eta azalekoa dela, eta iritzi hori integratu dute antzezlan honetan. Alde horretatik, nahiko krudelak dira Patxo eta Mikel euren buruarekin. Autofikzioa hor dago denbora guztian, terapia moduan erabilita ere. . Source: Wikipedia (eu)

Editions
No editions found
Comments

There is nothing here

Lists

There is nothing here

Work -

Welcome to inventaire

The library of your friends and communities
Learn more
You are offline