Iñaki Lopez de Luzuriaga
photo credits: Wikimedia Commons
Bibliographic databases:
Iñaki Lopez de Luzuriaga (Gasteiz, 1973) euskal itzultzailea, idazlea, ikertzailea eta dibulgatzailea da. 1996an Euskal filologian lizentziatu zen Donostiako Deustuko Unibertsitatean. Londresko Euskal Elkartean eta Stanford Unibertsitatean euskarazko eta gaztelaniazko klaseak bost urtez eman zituen, itzultzaile aritzearekin batera. Euskarazko eta Ingelesezko Wikipedian eta proiektu senideetan aktiboki parte hartu du 2008az geroztik. 2016an, Euskal Wikilarien Elkartea sortzen parte hartu zuen, eta geroztik bertako kidea da. Bertako Zuzendaritza Batzordeko idazkari izan zen. Hainbat idazlan eta artikuluren autorea da, eta Nabarraldeko kidea da. Humanitate Digitaletan graduondokoa egin zuen 2021ean UEUn, eta XVIII. mendeko Euskal Herriko edizioaz ikertu du, Bizkaiko Foru Liburutegia ("Lau Haizeetara") eta Wikidata oinarritzat hartuz. Source: Wikipedia (eu)
Comments
There is nothing here
Lists
There is nothing here
Human -