Leire Salaberria

1983 -
country of citizenship:  Spain
languages spoken, written or signed:  BasqueSpanish
occupation:  writerillustrator
award received:  Etxepare saria

Leire Salaberria (Andoain, Gipuzkoa, 1983) euskal idazle eta ilustratzaile bat da. 2006. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean Bilbon Arte Ederretan lizetziatu zen, Margolaritza eta Ilustrazioan espezializatuz. 2011. urtean bere Euria ari duenean ipuinarekin Etxepare Saria irabazi zuen. Ipuin honetan nazketo batek euriaren aurrean duen jarrera kontatzen du. Gaztelania ("Cuando llueve"), galiziera ("Cando chove") eta bretainierara ("Pa ra glav") itzulia izan da. Ondoren Italian bi urtez zaharberritze lanetan ibili ondoren, Bartzelonara joan eta ilustrazio munduan murgildu zen. 2009-2010 bitartean Bartzelonako EINA eskolan Haur eta Gazte Ilustrazioko postgradua burutu zuen. 2010-2011 bitartean eskola berean Elementu Grafioen Diseinuko beste postgradu bat egin zuen. 2010eko udan Italiako Sarmede hirian Jindra Capek ilustratzailearekin ilustrazio ikastaro bat egin eta herrialde berdineko Macereta hirian Javier Zabalarekin beste ilustrazio ikastaro bat ere burutu zuen. Hautatua izan den lehiaketa eta beken artean honako hauek daude: "Paisaje Sogoviano", Segovia, 2005. "Meditaeuropa", Ravena, Italia, 2007. "Artefatto", Trieste, Italia, 2007. "A ritmo d'incanto, fiabe dal Brasile" , Sarmede, Italia, 2010. "Tapirulan 11", Cremona, Italia, 2010. "IConcurs d'il-lustració proa espais" finalista, Bartzelona, 2010. "Etxepare Saria". Irabazlea. Pamiela argitaletxea, 2011. Source: Wikipedia (eu)

Series

There is nothing here

Create a new serie

Works 2

Create a new work

Articles

There is nothing here

Human - wd:Q12262124

Welcome to Inventaire

the library of your friends and communities
learn more
you are offline