Martin Ugalde

1921 - 2004

photo credits: Wikimedia Commons

Martin Ugalde Orradre (Andoain, Gipuzkoa, 1921eko azaroaren 11 – Hondarribia, Gipuzkoa, 2004ko urriaren 4a) kazetaria, idazlea eta politikaria zen. Erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izan zen lau urtez Jesus Maria Leizaola lehendakariaren agintaldian. Ideologikoki nazionalista zenez, 1936ko gerraren ondorioz hainbat urte eman zuen erbestean, eta, Venezuelan ospe handiko kazetari bihurtuta, 1969an itzuli zen, jaioterriarekiko konpromisoarengatik, eta amets bat bete nahi zuelako: euskarazko kazeta bat sortzea. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zuen. Euskaltzale amorratua izan zen, eta Franco hil ondorengo lehen euskarazko egunkariaren sortzen lan handia egin zuen. Haren omenez, "Martin Ugalde Kultur Parkea" eraiki zuten jaioterrian. 2021ean Ugalderen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu zituzten: bere obra guztia digitalizatzea, erakusketa, hitzaldi-zikloa, filma irakurketa jarraitua, Martin Ugalde beka eta ipuin-sariketa. Source: Wikipedia (eu)

Comments

There is nothing here

Lists

There is nothing here

Human -

Welcome to inventaire

The library of your friends and communities
Learn more
You are offline