Natasha
Natasha 2022an Farmazia Beltza argitaletxeak argitaratu zuen komiki-liburua da, gidoia Koldo Almandozena da, eta marrazkiak Aritz Truebarenak. Hasieran, film baterako gidoi bat egin zuen Koldo Almandozek 2018an, baina ez zuen lortu pelikulak aurrera egitea. Ustekabean, beste aukera bat sortu zen: Truebak proposatu zion komiki bihurtzea. Farmazia Beltza argitaletxearekin euskaraz argitaratu dute, eta Nuevo Nueve-rekin, gaztelaniaz. Zinea eta komikia oso hizkuntza desberdinak direnez, zinemarako pentsatuta zegoen jatorrizko gidoia egokitu eta aberastu behar izan zuten. Lan horretan oso ondo moldatu ziren elkarrekin Trueba eta Almandoz. Konplizitate eta komunikazio handia izan zuten. Aritzek gauza asko eman zizkion gidoiari, eta Almandozi marrazkiei buruzko xehetasunak ematen utzi zion. Almandoz eta Zapirain Napartheid komiki kolektiboan egin zuten topo 90.eko hamarkada amaieran. 2023ko Euskadi Literatura Sarietan literatura lanaren ilustrazio sailean hautagaia izan zen komiki hau. Source: Wikipedia (eu)
Editions
Comments
There is nothing here
Lists
There is nothing here
Work -