Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea

date of foundation:  1985
official website:  www.aek.org
language:  Basque

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) helduei euskara irakasten diharduen herri erakunde bat da. Gaur egun helduen euskarazko euskalduntze eta alfabetatzean aritzen den elkarterik zaharrenetakoa da eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. Ehun euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago ditu, eta 600 bat irakasle. Legearen ikuspuntutik, iparraldeko AEK eta hegoaldeko AEK erakunde ezberdinak dira, halabeharrez. Elkarlanean ari diren arren, administrazio banaketak eta tokian tokiko egitura deszentralizatuak hobesteak horretara darama AEK. Jabetzaren ikuspuntutik, hegoaldeko AEK-k kooperatiba moduan antolatzen du bere burua 2012tik eta iparraldeko AEK-k elkarte gisan dirau. AEK 1970eko hamarkadan sortu zen, garaian euskarak zuen egoera soziolinguistiko larriari erantzuteko tresna izateko asmoz. Hastapenetik haren helburua euskararen beherakada handia geldiaraztea eta berriz ere Euskal Herriko biztanleen komunikazio hizkuntza bilaka araztea izan da. Jakes Bortairu Iparraldeko koordinatzaile ohiaren hitzetan, euskara ikasi ahal izatea berezko eskubidetzat jotzen du AEK-k eta botere publikoen betebeharra helduen euskara irakaskuntza babestea eta sustatzea da. Source: Wikipedia (eu)

Collections

There is nothing here

Create a new collection

Editions

There is nothing here

Create a new edition

Publisher - wd:Q2749537

Welcome to Inventaire

the library of your friends and communities
learn more
you are offline