Publisher

Gure Herria

périodique basque, français

Gure Herria euskal aldizkaria izan zen, zenbait apaiz abertzalek eta Eskualduna egunkariko kazetari gazte batzuek 1921eko urtarrilean Baionan sortutakoa. Euskal gaiei eta, batez ere, literaturari buruzko artikuluak argitaratu zituen. 1924an bere zuzendaritza-batzordea Laurent Apesteguy, Jean Barbier, Edmond Blazy, Louis Dassance, Christoph Dufau, Jean Elizalde, Jules Moulier, Jean Saint-Pierre eta Emmanuel Souberbielle zituen kideak. Jules Moulierrek, lehenengo urteetan, lanaren zati handi bat egin zuen. 1921 eta 1926 artean, Gure Herria hilabetero eta 1927tik aurrera bi hilabetero argitaratu zuten. Euskal gaiez gain, edukian zenbait literatura lan edo antzezlan ere zituen eta, bukaeran, musika-eranskina. 1939an, Espainiako Gerra Zibila zela eta, eten arren, 1950etik aurrera berriro martxan jarri zuten Jean Saint-Pierreren ahaleginei esker. Lankideen artean Pierre Lhande, Francis Jammes, Julien Vinson, Dibildos kalonjea, Georges Hérelle, Albert Léon, Georges Lakonbe, Piarres Lafitte eta Pierre Iturbide zeuden. Hurrengo urteetan ere, kalitatezko lankideek ere parte hartu zuten: Jean Barbier, Oxobi, Larreko, Louis Dassance, Maddi Ariztia, Etxahun, Piarres Lartzabal, Minaberri, Telesforo Monzón, Salaberri, eta abar. Gure Herria-ren azken alea 1976an argitaratu zuten.
Read more or edit on Wikipedia

Collections

0

    Editions

    0

Welcome to Inventaire

the library of your friends and communities
learn more
you are offline