Black is Beltza

first publication date:  2014
genre:  graphic novel
original language:  Basque

Black is Beltza Harkaitz Cano, Fermin Muguruza eta Jorge Alderetek 2014an eginiko nobela grafiko bat da. 1965eko urrian New Yorken Iruñeko Erraldoiek desfilatzeko jasotako gonbidapenean erraldoi beltzari desfilatzea debekatu izana da eleberriaren oinarria. Nobelaz gain, musika eta historia nahasten dituen kontakizuna da. Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua, Malcolm X eta Muhammad Ali aipatzen ditu, baita garai horretako Aljeriaren independentzia prozesua, Sei Eguneko Gerra, Vietnamgo Gerra, Quebeceko nazionalismoa, Pantera Beltza Alderdia eta Che Guevarak Bolivian garatutako mugimendua. Musikak ere leku garrantzitsua du, Jimi Hendrix, Janis Joplin edo Otis Reddingekin. Eleberriaren ideia Fermin Muguruzak garatu zuen, eta Harkaitz Canorekin batera idatzi zuen. Komikiaren ilustrazioa Jorge Aldereterena da. Liburua bera multimedia izateko intentzioarekin jaio zen. Source: Wikipedia (eu)

Editions
No editions found

Works based on Black is Beltza 1

Open in advanced list browser

Work - wd:Q43527095

Welcome to Inventaire

the library of your friends and communities
learn more
you are offline