Duvoisin kapitainaren malura

first publication date:  2018
genre:  essay
original language:  Basque

Duvoisin kapitainaren malura Kepa Altonagak 2018an Pamiela argitaletxearekin argitaratutako saiakera-liburua da. Liburuaren gai nagusia Joan Piarres Duvoisin (1810-1891) da, Duvoisin kapitaina gisa ere ezaguna dena. Mugako Aduanetako kapitaina izateaz gain, Luis Luziano Bonaparte printzeak euskararen ikerketarako hautatu zituen lankideetarik gorenetakoa zen, eta besteak beste, berari eskatu zion Biblia osoaren itzulpena, 1859. urtean hasi eta 1865.ean argitaratua. Ohikoa da Duvoisin kapitaina heroi handia bailitzan aurkeztea Biblia osoa itzuli zuelako, eta, halaber, Bonaparte printzea aipatzea euskal kulturaren bultzatzaile probidentzial gisa. Betiko irakurketa hori kuestionatzea izan da Duvoisin kapitainaren malura liburu honen abiapuntua. Liburuan Kepa Altonagak usadiozko interpretazio hori eztabaidatu eta irauli egin du. Soka-tira gogorra izan baitzen Bonaparte printzearen eta Duvoisin kapitainaren artean. Duvoisinek literatura egin nahi zuen euskaraz, euskarari proiekzio kulturala emango zion erabilera supradialektala landu nahi zuen. Printzeak, ordea, aniztasun dialektala aztertu eta finkatu nahi zuen; are gehiago, euskalkiak eta azpieuskalkiak jasotzean, eta notarioaren begiz haien lekukotasuna gordetzean Bonapartek jarri zuen arreta hura euskararen kulturizazioaren aurkakotzat jotzen du Altonagak. Source: Wikipedia (eu)

Editions
No editions found

Work - wd:Q67122566

Welcome to Inventaire

the library of your friends and communities
learn more
you are offline