Euskal Pizkundea

Euskal Pizkundea mugimendu kultural eta politiko euskalzale emankorra izan zen, XIX. mendeko bigarren erdialdetik XX. mendeko lehen erdialdera arte luzatutakoa. Mugimendu euskaltzale hori Hegoaldeko lurraldeetan karlistaldiak galdu eta foruak deuseztatu zireneko galera-sentimenduari dago lotua, erromantizismoaren eragin nabarmenarekin. Aro hura mugatu zuten gertakariak Hirugarren Karlistaldia eta Espainiako Gerra Zibila izan ziren; zehazki, 1876tik 1936 arte iraun zuen Hego Euskal Herrian.Mugimendua kulturaren arlokoa ez ezik politikoa izan zen, abertzaletasuna sortu zeneko giroan egonik. Europako beste prozesu antzekoekin batera gertatu zen, hala nola Katalunia eta Galiziakoekin. Bi herri horietako kulturgileekin batera, Galeusca ekimena abiatu zuten euskaldunek 1923an. Data honek markatu zuen garai honen lehenengo erdialdea, orduan hasi baitzen Miguel Primo de Riveraren diktadura, 1930 arte luzatu zena. Beste bi urte esanguratsu 1918 eta 1919 izan ziren, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiaren sorrerena, hurrenez hurren. Urte batzuk lehenago, eztabaidak hasi ziren euskara batuaren beharraren inguruan, eta hizkuntzaren akademia sortzeak egitasmoa garatzen lagundu zuen. Hala ere, nahiz eta orduan batasunerako proposamen interesgarriak egon, gerraostera arte ez zen asmoa erabat gorpuztu (1968). Bestela, batik bat euskararen ingurukoa bazen ere, Pizkundean idazle eta kulturgile euskaltzale eta erdaldun batzuek ere parte hartu zuten. Bultzatzaileen artean, Anton Abbadia, Seber Altube, Sabin Arana, Resurreccion Maria Azkue, Arturo Campion, Andima Ibinagabeitia, Sorne Unzueta (eta Emakume Abertzale Batzako beste kide batzuk), Julio de Urquijo eta Iokin Zaitegi ditugu garai guztian zehar.
Read more or edit on Wikipedia

movement: Euskal Pizkundea

25

Author

Nikolas Ormaetxea cover

photo credits: Wikimedia Commons

Nikolas Ormaetxea

Spanish writer

Works

17

Author

Xabier de Lizardi cover

photo credits: Wikimedia Commons

Xabier de Lizardi

Basque writer

Author

Txomin Aguirre cover

photo credits: Wikimedia Commons

Txomin Aguirre

Spanish writer (1864-1920)

Author

Jokin Zaitegi cover

photo credits: Wikimedia Commons

Jokin Zaitegi

Basque writer

Author

Jean-Baptiste Elissamburu

Basque writer

you are offline