Seber Altube

1879 - 1963
movement:  Euskal Pizkundea
country of citizenship:  Spain
native language:  Basque
languages spoken, written or signed:  FrenchBasqueSpanish
occupation:  linguistmusicianwriter
position held:  Euskaltzain osoa

Sebero Altube Lertxundi (Arrasate, Gipuzkoa, 1879ko azaroaren 8a - Gernika, Bizkaia, 1963ko abuztuaren 27a) euskal idazlea, filologoa eta musikaria izan zen. Euskaltzain, 1920. urtetik. Gaztetan Gernikako Orfeoiaren zuzendaria izan zen (1902) eta, geroago, arma fabrika bateko kudeatzailea (1915-1936). Gernikako alkate izan zen, eta gerra garaian Argentinara eta Pauera erbesteratu behar izan zuen eta 1958an itzuli zen; garai hartakoa da La fonction de la douleur liburu filosofikoa (1957). Haren lan nagusiak euskarari eskainitakoak dira (1920-36): Euskeraren joskera dala ta, Izkuntza-jakintzia ta euskeriaren bizitzia, Euskal hitz berrijak, Eurok eraltzeko, erderoak zatara lagun egin bear deuskuen Batasunaren bidean, *El acento vasco en la prosa y en el verso, La vida del euskera, Observaciones al trabajo de Morfología Vasca de D.R. M. de Azkue, Barriro euskeraren bizitzari buruz, Literatur euskara, Laztantxu eta Betargi eta La unificación del euskera literario.Musikari moduan, harmonia eta konposizioa landu zituen. Horrezaz gain, hainbat musika tresna jotzen zituen. Gaztaroan dultzaina jotzaile moduan famatu egin zen. Hamabost urterekin, Arrasateko Musika Bandan hasi zen. Hiztegiaren auzian, Altubek neologismoen sorkuntza salatu eta hizkuntzan ondo sustraituriko hitz bizien erabilera defendatu zuen. Sintaxiari dagokionez, Erderismos izenburuko obran joskera legeak formulatu zituen. Source: Wikipedia (eu)

Series

There is nothing here

Create a new serie

Articles

There is nothing here

Human - wd:Q3476938

Welcome to Inventaire

the library of your friends and communities
learn more
you are offline